50 Metroko Sariko final aurreko saioak Gipuzkoako lau herritan egin ziren. Horien artean, Lasarte-Orian. Buruntzaldea IKT taldeko 66 igerilari inguruk hartu zuen parte eta emaitza ofizialak atera ez dituzten arren, espero dute 14k finalerako txartela lortu izana. Errelebuetako bi talde ere asteburu honetan Legazpin egingo den finalean izatea aurreikusi dute.
Herri guztietako emaitzak batuta, froga bakoitzeko 12 onenak lehiatuko dira igandean Legazpiko Bikuña igerilekuan. Sei lehenengoak 'A' finalean eta ondorengoak 'B' finalean.
Datozen egunetan argitaratuko dituzte emaitza ofizialak eta, hortaz, jakingo dute zehazki zenbatek egingo duten igeri finalean.
Leire Martin, Espainiako Txapelketan
EAEko selekzioak deitua, Autonomia arteko lehiaketan hartuko du parte Leire Martin igerilariak asteburu honetan Castellón. Konfirmatuta ez dagoen arren, espero dute 200 bizkar, 400 estiloak eta 800 libre frogetan parte hartzea.