Hirugarrena jarraian

Iñigo Gonzalez Sarobe 2017ko otsailaren 8a

Sailkapeneko zulotik ziztu bizian ari da ateratzen 3. Nazional mailako Ostadar Antonio Aroztegia taldea. Larunbatean 5-2 hartu zuen mendean Otxartabe bizkaitarra.

Urte aldaketa ezin hobeto etorri zaio Josean Jimenezek zuzentzen duen taldeari: ligako hiru partidu jokatu ditu, eta beste hainbeste irabazi. Azkena, pasa den larunbatean, Otxartabe CDren aurka: urdin-beltzek 5-2 irabazi zuten, partidu oso ona eginda.

Oso orekatua izan zen lehen zatia, baina bizkaitarrak jarri ziren aurretik markagailuan, atsedenaldira iristeko hamar minutu falta zirela.

Bigarren zatia hasi eta berehala banakoa sartu zuen Carlosek. Otxartabek 1-2koa sartu zuen, baina markagailua irauli zuen etxeko taldeak, Carlosen, Petxaren (bi) eta Mauroren golekin.

Sailkapenaren zulotik ziztu bizian ari da irteten Ostadar Antonio Aroztegia: 11. postuan da orain, hamasei punturekin.

Jardunaldiko beste emaitzak

Gipuzkoako 1go mailako emaitzak: ISU Leihoak 5-6 Hirukide eta Inter 7-3 Cecilia Kebab Lasarte Ostadar. Gipuzkoako jubenil mailako emaitzak: Kafe Bar Buenetxea 4-2 Zarautz, eta Zarautz B 2-7 Lasarte Kafe Bar.