Askotariko koloreetako ikastaro ugari izango dira Emakumeen Zentro Zibikoan. Biodantza (doan), kantua (doan), jantzi konponketa eta patroiak (doan), eskulanak (51,00 euro), katekorratz-lanak (doan), bitxien tailerra (doan), ehoziriak (43,96 euro) emakumeen arteko elkarrizketak (doan), Tai-Xia (21,98 euro), orratz-lanak (doan), Yoga (29,75 euro), Sabel dantza (30,60 euro), Batuka (doan), antzerkia (51,00 euro), euskara txokoa (doan) izango dira ikastaro nagusiak.
Baina bestelako zenbait ekintza ere izango dira aukeran. Bikotean elkarbizitzeko gakoak, egunerokotasunerako psikologia, sormenerako idazkera genero ikuspegitik, abilezia sozialak eta Zentra-t, mugimendutik isiltasunera meditazio saioa.
Informazio gehiago nahi duenak, zentro zibikora gerturatu daiteke, 09:30tatik 13:30tara eta 15:30etatik 19:30tarako ordutegian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dauden plazak baino izen-emate gehiago egingo balira, zozketa bidez esleituko dira plazak.