Larunbatean hasiko dituzte Amateur faseak LOKEko gimnastek

Txintxarri Aldizkaria 2017ko otsailaren 2a

Bergarako Labegaraieta kiroldegian dute hitzordua larunbatean LOKE taldeko gimnasta kadete eta seniorrek. 2017ko lehenengo Amateur fasea jokatuko dute, egun osoko jardunaldian.

Goizean kadete A taldeak hartuko du parte uztail eta baloiekin. Arratsaldean, berriz, Senior A-koen txanda helduko da.

Bakarka zenbait gimnasta senior lehiatuko dira: Garazi Gomez, Aizpea Arroyo, Ainara Apezteguia eta Alazne Gonzalez.

Hurrengo astetan hitzordu gehiago edukiko dituzte lasarteoriatarrek, eta Gipuzkoako Txapelketetara sailkatzeko asmoarekin dira.