3. bertso saio literarioa otsailaren 18an Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2017ko otsailaren 1a

Aurten ere Irakurle txokoak literatura eta bertsoa uztartuko ditu saio berezian. Afarirako txartelak eros daiteke dagoeneko Artizar, Ilargi edo Furia Beltza tabernetan.

Otsailaren 18rako bertso-afari literarioa antolatu du Lasarte-Oriako literatur txokoak. Hirugarren urtea da eta aurtengoan bertsolariak honako hauek dira: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ane Labaka. Gai-jartzaile lanetan Eider Rodrigez izango da. Ohi bezala, bertsolaritza eta literatura uztartuko dira saioan.

Honakoa Xirimiri elkartean egingo da 21:00etan hasita.

Menuari dagokionez, porru hostopila, legatza saltsan eta postrea izango da. Prezioa, 20 eurokoa izango da (langabetuentzat 15 euro). Sarrerak Lasarte-Oriako Artizar, Ilargi eta Furia Beltza tabernetan eros daitezke dagoeneko.