Seiaslek Andoainen antolatutako 12. Piano Jaialdiak herriko ordekaritza izango du aurten ere. Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 15 gazte izango dira denera. Adinaren arabera antolatutako kategoriatan ariko dira.
Horrela izanda, eskolatik jakitera eman dutenez, 11 urte artekoen mailan Nahia Goenaga, Elise Patrizi, Aiora Toquero, Gari Iraola, Laura Lozano, Eñaut Zaldua eta Alazne Armendariz herritarrak jardungo dira. 14 urte bitartekoan, Ainhoa Martín, Leire Martín, Nacho Fernández, Haritza Díaz de Guereñu, Sara Segurado, Aiora Casado eta Unax Goenaga izango dira eta 16urte artekoen mailan berriz, herriko ordezkari bakarra egongo da, Jaione Martos.
Jaialdia Basteroko auditorioan izango da.