Lasarte-Oriako Udalak, urtero moduan, aurtengo 2016-2017 ikasturterako eskola materiala erosteko laguntzak eman dizkie herriko zenbait familiei. 53 umeren 33 familiak jaso dituzte hain zuzen eskola materiala erosteko laguntzak.
Laguntzak, 40.000 euroz azpiko diru-sarrerak zituzten familiei zuzenduak izan ziren, hiru familia unitateetan banatuak: Lehenengoan, 20.000 eurotik beherako diru sarrerak zituzten familiak hartu zituen barne, bigarrengo unitateak 20.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerak zituzten senideak, eta hirugarrenik, 30.000 eta 40.000 euro arteko diru-sarrerak zituztenak. Horrela, 33 senide horietatik, 27 diru-sarreren lehen artekoak izan dira, 4 bigarren diru-sarreren artekoak eta 2 aldiz, hirugarren diru-sarreran tartekoak.
Horiekin guztiekin batera, hiru eskaera gelditu dira laguntzetatik kanpo; lehena, familiaren diru sarreren gutxiengo kopurua gainditzen zuelako, eta beste biak berriz, Udalarekin zorra zutelako.
Programa berriaren helburuak dira batetik, eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntza ematea krisi-garai honetan eta, bestetik, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.
Materialari dagokionean, idazmahairako, eskolako jarduerako behar diren arropetarako, optometria materialerako, kirolerako materialerako edo jarduera artistikorako izan zitezkeen diru-laguntzak.