Larunbatean, otsailak 4, manifestazio bat egingo da Hondarribian, "Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan" lelopean. Butroi pasealeku amaieratik abiatuko da, 12:30ean. Aire Garbiak manifestazioarekin bat egiten du eta horregatik autobus-zerbitzua antolatu du Lasarte-Oriatik joan nahi duten herritarrentzat. Interesatuek Orbela belardendan eman behar dute izena (Kale Nagusian), osteguna baino lehen.