Beñat Esnaola eta Xabi Arteagak osatutako bikoteak irabazi zuen atzoko kanporaketa. Hortaz, Ibarran jokatuko den Gipuzkoako fasean aritzeko txartela poltsikoratu zuten. Dena den, guztira hamaika bikote aritu zirenez, bi pase zeuden jokoan atzokoan: Javi Solchaga eta Alex Rodriguez finalistek poltsikoratu zuten bigarrena.