Eneko Eizagirre dominetatik gertu geratu zen, baina brontzerako borroka galdu zuen. Hala ere, LOKEko judo ataleko arduradun Gorka Aristegik azpimarratu du “oso lan ona” egin zuela. Yeray Mendibek bi borroka irabazi zituen eta hirugarrenean joan zen kalera. Entrenatzaileak dioenez “akats txiki” batengatik. Ander Garridok eta Jesus Curielek, berriz, ezin izan zuten lehenengo fasea gainditu.
Bihar junior mailako Gipuzkoako Txapelketa egingo dute Aretxabaletan. LOKEko zortzi lehiatuko dira bertan: Ander Garrido, Jesus Curiel, Talib Vergara, Jon Herrero, Yeray Mendibe, Haritz Urdangarin, Mikel Lasa eta Fermin Balda.