Ipar Martxako kideek Hendaiara irteera egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 28a

Eguraldi ona lagun, Hendaiara joan dira Ipar Martxa kirola egiten duten hainbat kide, makilak hartuta.

Goizean goiz hartu dute trena herrian: 08:20ean jarri dute elkartzeko hitzordua. Trenean Ficobaraino joan dira, bertan jaitsi eta Hendaiaraino joanez. Goiz-pasa ederra egin dute irteeran parte hartzera animatu direnek.

Ondoren, indarrak berreskuratzeko, hamaiketakoa egin dute, etxera bueltatu aurretik. Tartean, zenbait argazki ateratzeko ere aprobetxatu dute.

Hurrengo hitzordua otsailaren 19an izango da, igandearekin. ArdiIturri-Ergoian aldera joango dira. Gaur bezala, 08:20ean geratu dira Euskotren geltokian. Oiartzundik abiatuko dira, eta ogitartekoa eraman beharko dute parte hartu nahi dutenek.