Bihar jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketako Lasarte-Oriako kanporaketa

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 26a

Ostiraleko 22:00etan Xirimiri Elkartean jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketako Lasarte-Oriako kanporaketa.

Urtero bezala, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Xirimiri Elkartean. Ostiraleko 22:00etan hasiko da eta parte hartu nahi duten bikoteek bertan eman beharko dute izena. Finalera iristen diren bikoteak Ibarran jokatuko den Gipuzkoako fasera sailkatuko dira.

2016an Rekondo anaiek lortu zuten Lasarte-Oriako kanporaketan txapeldun geratzea.