Film laburrak itsaspeko bizitza ezagutzeko

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 26a

Urtero moduan, Danok Kide Elkarteko kideek aurkeztu dute aurtengo Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. Otsailaren 6an, 13an eta 20an ikusi ahal izango dira filmak, Manuel Lekuona Kultur Etxean, 19:30ean. eta sarrera doakoa izango da.

Lasarte-Oriako Danok Kide Guraso Elkarteak Udalarekin batera antolatzen duen Itsaspeko Zine Zikloak, ur azpiko bizitza ezagutu eta zertxobait gehiago jakiteko aukera eskainiko die bertaratzen diren ikusleei. 

Lehenengo saioa otsailaren 6an, asteartean izango da. Honetan, 28 minutuko iraupena duen Jabi Atutxa egilearen ‘Solopecios memorias sumergidas’ dokumental laburra izango da lehena. Bertan, Euskal Herriko eta Galiziako urpekariek egindako lana ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek. Orain arte ezezagunak izan diren urazpiko errealitateak emango dira ezagutzera dokumental horren bidez. Jarraian, Monica Sagreraren ‘El Oasis rojo’ ikusi ahal izango da. Hau amaitutakoan, Alberto Santolaria egilearen ¿Que le ha pasado al Gelidium? filma eskainiko dute eta Manuel Gonzalezen ‘Criaturas olvidadas’ ikus-entzunezkoak emango dio amaierari zine zikloaren lehen astelehenari.

Bigarren saioa, hurrengo astelehenean izango da, otsailaren 13an hain zuzen. Guillaume Vincent egilearen ‘La Conquete des oceans’ filamaren lehen zatia izango da bigarren saioari hasiera emango dion ikus-entzunezkoa. Honen ostean, Josep Castelviren ‘El último viaje del amiral de Kersant’ filma izango da ikusgai. Bigarren saioarekin amaitzeko, José Carlos Randoren lau minutuko 'Los secretos de la noche' ikusi ahal izango dute ikusleek.

Otsailaren hogeia izango da Itsaspeko Zinema Zikloaren azkeneko eguna, eta horretan ere film bat baino gehiago izango dira ikusgai. Eguneko lehena, Daniel Aldayaren 'Angelita' izango da. Hau amaituta, Guillaume Vincenteren 'La Comquete des Oceans' filmaren bigarren zatia eskainiko dute, eta hau amaitzerakoan, Erick Higueraren 'Fisterra', Carlos Villocheren 'Raja Empat Reefs', eta Jose L. Huertosen 'Expedicion Wallacea'.

Herritar baten filma ikusgai
Zinema zikloarekin amaitzeko, azken egunean (Otsailaren 20an) David Sanchez herritarraren 'Travesía Getaria Zarauz desde dentro' ikusentzunezkoa izango da ikusgai kultur etxean.