Sasoeta-Zumaburu eskolan hogeita bat herrialdetako familiak daude, baita Espainiar Estatuko hainbat eskualdetakoak ere. Elkar hobeto ezagutzeko asmoarekin, jatorri bakoitzeko zaporeak dastatu eta janari tipikoak elkarbanatzeko ‘Multikultur Bazkaria’ antolatu dute.
Otsailak 5ean izango da hitzordua, Sasoetako gimnasioan. Bertan, elkartu, lehen kontaktua egin eta hasiera emango zaio antolatutako ekimenari.
Familia parte-hartzaile bakoitzak, sei lagunentzako platera eraman beharko du, hamar euroko diru laguntza jasoko du, eta gainerako senideek eramango dituzten jakiak dastatu ahal izango dituzte. Edaria guraso elkarteak jarriko du, eta gainerako partaideei plater horiek nola egin azaltzeko errezetak ere eman ditzaketela ere nabarmendu dute.
Dastaketarekin bukatuta, egunari jarraipena eman asmoz, kultur aniztasun karaokea izango da, eta egunari amaiera eman aurretik, jolasak ere izango dira.
Egitaraua eta izen ematea
13:30etan: Plater Tipikoen elkartruke eta dastaketa
15:30etan: Kultur Aniztasun karaokea
16:30etan: Jolasak
Izen ematea zabalik da dagoeneko, datorren asteko ostegunera arte (Otsailak 3ra arte).