Aventus eskolako ordezkariak Usurbilgo Lanbide Eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 25a

Usurbilgo Lanbide Eskolak Herbehereetako Apeldoorn herriko Aventus Lanbide Heziketako puntako eskolatik etorritako Durk van Wieren koordinatzaile internazionalari eta 16 irakasleei harrera egin die.

Usurbilgo Lanbide  Eskolan eguna igaro dute bertako alor ezberdinak aztertzen eta etorkizun laburrari begira irakasle trukea prestatzen.

Herbeheretar  irakasleek Usurbilgo Lanbide Eskolak daukan  berrikuntza eta nazioartekotze maila oso garatutzat jo dute eta hori dela eta, bi eskolen arteko lankidetza garatzeko bideak adostu dituzte.