Trinko triatloi taldeak urteko bigarren bizikleta irteera egingo du larunbatean. Aurrekoan bezala, Okendo plazatik irtengo dira goizeko 09:00etan, eta 60-70 kilometro inguruko ibilbidea izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Hauek, herritarrak animatzen dituzte irteeran parte hartzera, eta edozein arazo medio bertan behera geratuko balitz, sare sozialetan jakinaraziko dutela ere nabarmendu dute.