Emagina Elkarteak autodefentsa feminista ikastaroa eskainiko du Urtarrilaren 28an, Lasarte-Oriako Emakumeen Zentroan. Tailerrak zortzi orduko iraupena izango du; goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta 15:30etatik 19:30etarako ordutegian. Izen emateari dagokionean, doakoa izango da eta Emakumeen Zentroko helbide elektronikora mezu bat idatzita (emakumezentroa@lasarte-oria.eu
Tailer honetan normalizatuak eta ikusezinak diren erasoak identifikatzen ikasiko da, eta horien aurrean erantzun bat emateko norbanako eta kolektiboki garatzeko estrategiak ere landuko dira. Emakumeen ahalduntze gune bat da indarkeria matxistari aurre egiteko eta biktima pasiboa ez izateko.
Horrela, emakumeak indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta biltzea izango da ikastaroaren helburuetako bat. Honekin batera, elkar entzutea eta beldur emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko espazio bat osatu nahi da.