Gorputza dantza eginez martxan jartzea izan daiteke hotzari aurre egiteko bideetako bat. Hori egin dute gaur eguerdian hainbat herritarrek Okendo plazan, Ttakun KEk antolatutako plazadantza saioan. Urteko lehenengoa izan da gaurkoa.
Muxikoen doinupean, hainbat dantza tradizional egin dituzte Okendora bertaratutakoek.