Azken astetako euriteek eraginak izan dituzte Lasarte-Oriako kirol instalazioetan. Itoginak direla eta, Maialen Chourraut kiroldegiko pistan zenbait partidu jokatu gabe geratu dira aurreko asteburuetan. Jokalariek beraiek ere lehortu behar izan dute zorua irristagarria zegoelako eta batzuek min hartu dute. Michelingo pistetan ere antzeko arazoak izan zituzten.