Saharara bidaltzeko janari bilketa gauzatzen ari da herrian "Otsailak 27" SEADekin Elkartasun Erakundeen Euskal Koordinakundea. Laguntza eman nahi duten lasarteoriatarrek honako lekuetan dute aukera: herriko eskoletan, Emakumeen zentroan, Jaizkibel plazan kokatuta dagoen Bikain okindegian eta Furia Beltza tabernan. Horretaz gain, herriko zenbait supermerkatuetan zuzenean utzi ahal izango da janaria Saharara bideratzeko hala nola, Kale Nagusiko Dia-n, Kalbario Bideko BM-n, Carrefourren eta Iñigo de Loyola zein Urbileko Eroski dendetan.
Eskatzen direnak dira galdu ezin daitezkeen jakiak, pasta, arroza, lekaleak, azukrea, atun eta sardina latak baita konpresak ere.
Bilketa egiteko laguntza ere behar dutela jakitera eman dute eta herritarrei dei egiten diete bilketa txandetan parte hartzera, horretarako, mezua bidali behar da saharalasarte@gmail.com helbidera edota 607 501 797 zenbakira deitu.