Eskualdeko gazte langabetuei zuzendutako doako formakuntza ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 21a

Lan-bertikaletan trebatzeko formakuntza ikastaroa eskainiko da langabezian eta ikasten ari ez diren gazteentzat. Txertatu Merkatuan proiektuaren baitan antolatua izan da, eta gazte-enplegurako 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Formakuntza ikastaroaren %91,98a Europako Gizarte Funtsak finantzatua izan da. Andoaingo Urigain Etxean izango da ikastaroa,  eta urtarrilaren 31an hasi da eta ekainaren 9an amaituko da. Klaseek goizeko 09:00etatik eguerdiko 15:00erako ordutegia izango dute.

Ikastaroei dagokienean, honako edukiak landuko dira:

1.- Gizarte eta lan orientazio eta integralerako teknikak.

2.- Espezialista soka bidezko sarbide tekniketan (IRATA nazioarteko ziurtagiria lortzeko aukera izango da)

3.-Espezialitaterako formakuntza

4.- Praktikak

Izen ematea

Antolakuntzatik jakitera eman dutenez, guztira 12 lagunentzako plaza izango da, eta izen emate epea zabalik dago jada. Horretarako, urtarrilaren 30a baino lehen Andoaingo Urigain Etxera, La Salle etorbidea 6 helbidera gerturatu beharko dute interesatuek, goizeko 09:00etatik eguerdiko 15:00etarako ordutegian.