Herriko Areto Futbol txapelketako lehenengo itzulia amaitzear

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 19a

Asteburu honetan jokatuko dira Herriko Areto Futbol Txapelketako lehenengo itzuliko azken partiduak.

29 punturekin, Kattagorri-Insausti taldearena da sailkapeneko lehen postua Herriko Areto Futbol Txapelketako lehenengo itzulia amaitzeko jardunaldi bat falta denean. Orain arte ez dute partidurik galdu, baina bigarren sailkatuarekiko –Trumoi tabernarekiko– puntu bakarreko aldea du soilik. Kebab tabernarena da hirugarren postua, liderrak baino bi puntu gutxiago dituela. Aita Amari da laugarren 21 punturekin, eta bosgarrenetik zortzigarrenera oso alde murritza dago. Izkiña, Also, Ibaros Latino eta Urdaneta Hortz Klinika bi puntuko tartean daude. Play-Off postuetatik sei puntura Reformas Lagunak taldea dago, hamar punturekin. Ilargi eta Viña del Mar gertu dira zazpirekin, Indaux seirekin da eta Txokok ez du punturik.

Golegileen taulan lehena Kattagorri-Insaustiko Ander Pecharroman da, 29 golekin. Hamar goleko aldea ateratzen dio bere taldekide Unai Ituarteri. Trumoi Tabernako Javier Arsuaga da hirugarren, 16 gol eskuratu dituela.

Aste honetako partiduak

Ostiralean:

19:45etan Viña del Mar - Ibaros Latino 

20:45etan Ilargi - Indaux

Larunbatean:

09:30ean Trumoi - Urdaneta HK

10:30ean Txoko - Aita Amari

11:30ean Izkiña - Kattagorri/Insausti

12:30ean Kebab taberna - Also

Reformas Lagunak taldeak atseden hartuko du.