Udalaren kirol instalazioen itxialdiak Eguberrietan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 23a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak instalazioek Eguberrietan zehar izango dituzten itxialdien berri eman du. Bihar eta etzi itxita egongo dira.

Eguberrietako festetan zehar moldatu egingo ditu instalazioen ordutegiak Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak. Bihar eta etzi, esaterako, itxita egongo dira.

Abenduaren 31n eta 1ean ere itxita egongo dira instalazioak. Urtarrilaren 5ean eta 6an, berriz, ordutegi desberdinak edukiko dituzte. Michelingo kirol gunea itxita egongo da bi egunetan; Udal Kiroldegia, berriz, 5 goizean ireki egingo dute, 07:00etatik 13:00era bitartean.

Udalaren kirol instalazioen alokairua

Kirol guneko pilotalekua, tenis pistak eta pista balioaniztuna, eta Kiroldegiko padel pistak. Horiek izango dira herritarrek 2017. urtean zehar (uztailean eta abuztuan salbu) alokatu ahalko dituzten udal kirol instalazioak. Hori egin ahal izateko, Kirolen Udal Zerbitzuak alokairu eskaera egun eta ordu jakin batzuetan egin ahal izateko aukera emango die lasarteoriatarrei.

Alokatzeko eskainiko diren orduak edota erabiliko diren arauak zeintzuk diren ezagutu nahi dituztenek, erabili nahi duten instalazio horren gunera joan beharko dute informazio eske.

Instalazioren bat erreserbatzeko asmoa daukaten erabiltzaileek eskaera egin beharko dute Udal Kiroldegiko bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.