Udal Musika Eskolako kideek atzo Eguberrietako giroa eraman zuten Manuel Lekuonako aretora.
Taldeka edo bakarka instrumentu ezberdinek, batzuk ahotsez lagunduta, gabon-kanta herrikoiak eta nazioartekoak eskaini zituzten, hala nola, euskal abestien popurri bat, 'Joy to the world', 'Hator, Hator', 'Have yourself a merry christmas' edo 'Din dan don'.
Eguberriei hasiera emateko modu ederra.