Irantzu Varelak eta Faktoria Lilak egindako 'Él nunca me pegó' dokumentala ikusi ahal izan zen atzo arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Dokumentalak indarkeria psikologikoa ere genero indarkeria dela aldarrikatu eta bikote heterosexualetako amodio erromantikoaren estereotipoa hautsi behar dela azaltzen du. Horretarako, indarkeria psikologikoa pairatu duten hiru emakumeren testigantza aurkezten da. Emakumeek haien bizipenak azaldu eta bikote harreman horietatik nola atera ziren azaltzen dute.
Aretora hurbildu ziren herritarrek ikustaldia amaitzean, haien galderak egiteko aukera izan zuten. Solasaldi ederra sortu zen.