Giro ona Buruntzan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 2a

2016a agurtzeko giro ederra izan zen San Roke baselizaren inguruan.

Ostadar SKT eta Ttakun Kultur elkarteak antolatuta 2016 urteari agur esateko jaia egin zen. Herritarrek Urtezahar egunean bakoitzak bere kaxara eta erritmora Lasarte-Oria eta Buruntza arteko ibilbidea eginda, gailurrera iritsi eta San Roke baselizaren ondoan dagoen aterpean indarrak berreskuratu ahal izan zituzten antolatzaileek prestatutako hamaiketakoari esker. Jai giroan gustura aritu ziren.

2012an hasi ziren Ostadar SKT eta Ttakun hamaiketako berezi hau antolatzen.