Hitzarmenak Gipuzkoako Gurutze Gorriaren gastu orokorren zati bat finantzatuko duela adierazi du udalak, eta bere aldetik, erakundeak herriko hainbat egitasmotan parte hartzeko konpromisoa hartu du.
Hala nola, Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile diren familiei elikagaiak banatzea, urtean hirutan. Adinekoak omentzeko astean gauzatzen diren jardueretan laguntzea. Martxoaren 8ko, Emakumearen nazioarteko eguneko, eta abenduaren 25eko, Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko, jardueretan laguntzea. Erretiratuen elkartean tentsioa hartzeko hitzorduak izango ditu hileko 2. eta 4. ostegunetan eta gizarte zerbitzu sailak garatutako beste hainbat programetan laguntza bermatu dute. Pobrezia energetikoko kasuak kudeatzea ere izango da erakundearen zereginetako bat.