Beltzak errugbi taldeak gabonetako saskia banatu du

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 5a

Ainhoa Pagola, Manu Muñoz eta haien alaba Dunixe izan dira Beltzak errugbi taldearen gabonetako saskiaren irabazleak.

Otarreko produktuak jaso eta gero, Balerdi harategitik (sariaren babeslea) pasa ziren produktu freskoak jasotzera. Abenduaren 21ean jakin zen irabazlea, ONCEren zozketaren egun berean.