Edukiontzi marroia astelehenetik aurrera martxan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 9a

Udalak astelehenetik aurrera jarriko du abian edukiontzi marroia biohondakinak gaika biltzeko. Edukiontzia zabaltzeko beharrezkoa izango da izena ematea eta txartel elektronikoa jasotzea. Kanpaina urtarrilaren 16an hasiko da.

Jesus Zaballos alkateak, Ingurumeneko zinegotzi Agustin Valdivia eta Artelatz enpresako Eduardo Arzakekin egindako agerraldian, jakinarazi du aste honetan bertan instalatuko direla herriko bide publikoetan 57 edukiontzi berri. Alkatearen hitzetan, aspaldi hartutako konpromisoa bete egun du “herritarren parte-hartzea lortuta urrats handia emango dugu ingurumena gehiago errespetatuko duen hondakinen kudeaketa bat gauzatuko dugu eta”. Horrela izanda, animatu ditu herritarrak gaikako bilketan parte hartzera.

Azaldu dutenez, edukiontzi marroia zabaltzeko txartel elektroniko bat beharko da, “nahitaezkoa da gaikako bilketa ondo egitea kalitatezko konposta lortzeko”.

Ekimenak etxebizitzetan sortutako biohondakinak gaika biltzea lortu nahi du; hala ere, parte hartzeko aukera izango dute, hala nola: ostalaritzako establezimenduek, biohondakinak sortzen dituzten komertzioek edota elkarte gastronomikoek.

Helburu nagusia Lasarte-Oriako gaikako bilketa indizeak hobetzea dela azpimarratu dute, “zabortegira eraman beharreko hondakin kantitatea nabarmenki murriztuz”. Jasotako biohondakinak konpostaje gune batera eramango dira kalitatezko konposta lortzeko. Konpost hori nekazaritzan edo lorezaintzan erabiliko dela aipatu dute. Azaldu dutenez, etxeetan sortzen diren hondakinen %43 biohondakinak direla.

Txartela jaso

Edukiontzi marroiak zabaltzeko beharrezkoa izango da txartela edukitzea hortaz, izena eman beharko da kanpainaren informazio bulegoan edo informazio puntu ibiltarian. Txartelaz gain, biohondakinak etxean jasotzeko ontzia eta 75 poltsa konpostagarri emango dira informazio liburuxka batekin.

Aipatutako ekoizle bereziei, 40 litroko ontzia eta poltsa konpostagarri handiagoak emango zaizkie, txartel elektronikoaz eta informazioaz gain.

Izena emateko orduan, etxe-jabearen izen-abizenak eta NAN zenbakia eskatuko dira. Txartel bat emango da etxebizitza bakoitzeko izan ere, txartel bakoitza etxebizitza batera lotua egongo da.

Poltsei dagokionez, biodegradagarriak dira, hau da, “deskonposatu egiten dira konpostaje-prozesuan. Iragazgaitzak eta transpiragarriak dira usain txarrak saiheste aldera. Oso garrantzitsua da ez erabiltzea beste ezertarako; ez da erabili behar inoiz plastikozko poltsarik”.

Informazio bulegoa Antonio Mercero gunean (Udaletxe berria, behea) Urtarrilaren 16tik 28ra 9:00-13:00 ordutegian izango da. Kanpainaren inguruko informazioa jasotzeko ere 900 104342 telefonoa jarri da martxan astelehenetik ostiralera, 9:00etatik a 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etarako ordutegian.

Bestalde, gaurtik hasita informazio diptiko bat banatuko da etxebizitza guztietara. Ekoizle bereziek gutun bat jasoko dute diptikoarekin batera eta kartelak jarriko dira eraikin publikoetan eta komertzioetan. Informazio puntu ibiltariei dagokionez, honakoa izango da egutegia:

EGUNA

ORDUTEGIA

AUZOA

LEKUA

Urtarrilak 16, astelehena

14:00etatik -20:30etara

ORIA - BASAUNDI

Tenis pista aurrean

 

Urtarrilak 17, asteartea

14:00etatik -20:30etara

OZTARAN - ARRANBIDE

Oztaran plaza

Urtarrilak 18, asteazkena

9:00etatik -14:00 etara

ZUMABURU

Azoka txikia

Kale Nagusia 32

Urtarrilak 19, osteguna

14:00etatik -20:30etara

ERDIALDEA

M. Lekuona Kultur-etxea

Casa de Cultura M. Lekuona

Urtarrilak 20, ostirala

14:00etatik -20:30etara

ZUMABURU

Isla Plaza

Urtarrilak 21, larunbata

 

9:00etatik -14:00 etara

SASOETA

Jaizkibel Plaza

Urtarrilak 23, astelehena

 

14:00etatik -20:30etara

SASOETA

Andatza Kalea

Urtarrilak 24, asteartea

14:00etatik -20:30etara

ZABALETA

Zabaleta Plaza

Urtarrilak 25, asteazkena

14:00etatik -20:30etara

ATSOBAKAR

Mugako ibilbidea

Urtarrilak 26, osteguna

14:00etatik -20:30etara

ERDIALDEA 

Okendo Plaza

Urtarrilak 27, ostirala

14:00etatik -20:30etara

ERDIALDEA 

Okendo Plaza