Aterpeako zenbait bazkidek Udalaren egitasmo honen bidez, hutsak dauden hainbat lokaletako erakusleihoak erabiltzeko baimena dute. Horrela, euren komertzioetan dituzten produktuak erakutsi ditzakete dendatik hain hurbil ez dauden kaleetan. Aterpeako 10 bazkidek parte hartuko dute egitasmo honetan aurten eta Ramon Ormazabalek aipatu bezala, herriko komertzioa dinamizatzeko balio du. Udal ordezkariak oso pozik azaldu ziren ekimenarekin eta beste udalerri batzuen interesa piztu duela ere aipatu zuten.
Astelehenean sinatu ziren hitzarmenak eta Dioni Avilak aipatu zuenez, hutsak dauden lokal gehiagoren jabeekin harremanetan dago udala erakusleihoak ekimen honetan erabiltzeko utz ditzaten. Alkateak azpimarratu zuen, Aterpeako bazkideek soilik ahal dutela ekimen honetan parte hartu "udaletik herriko komertzioak eta tabernan elkartearen baitan eta modu saretuan lan egitea bultzatzen dugu".