Biyak Batek Galizia ezagutzeko bidaia antolatu du

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 10a

Azken plazak geratzen dira maiatzaren 26tik ekainaren 4ra Galizia ezagutzeko Biyak Bat egoitzak antolatu duen bidaiara joateko. Lugo, A Coruña, Orense eta Pontevedra bisitatzeko aukera izango dute bertara joaten diren. Antolatzaileek adierazi dutenez, egoitzako bazkideek 614 euro ordaindu beharko dituzte eta ez-bazkideek aldiz, 664euro, bi prezioak gela bikoitzaren truke. Bakarkako prezioa ere zehaztu dute, eta 245 eurotakoa izango da.