Joan den larunbatean Michelingo pilotalekuan jokatutako final handien ostean, arrakastaz itxi du Ostadar SKTren areto-futbol alorrak II. Eguberrietako txapelketa. Kategoria guztietako partaideak batuta, 300 jokalari baino gehiago aritu dira lehiaketa horretan.
Partiduak eta emaitzak
Kirol Eskola: Garaitezinak A 5-5 Tigres con garrapatas (Garaitezinak garaile penaltietan).
Alebinak: Dinamo Lasartearra 1-5 Gure Bidea.
Infantilak: Amara Berri 2-5 Os Quad.
Kadeteak: AD San Juan 8-2 Txipiroiak.
Seniorrak: Izkiña Taberna 3-2 Also Taberna.