Muxiko dantzaldia Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 27a

Hileko laugarren igandea izanik, muxiko doinuekin dantzan aritu dira herriko plazan. Eguraldia lagun, giro onean egin dute dantzaldia.

Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta plaza dantza saio ederra egin dute gaur eguerdian, Okendon. Eguraldia lagun izan dute eta hainbat izan dira muxikoak dantzatzera animatu diren herritarrak. Hilabete bakoitzeko laugarren igandean egin ohi dute dantza saioa, plazan.