XXIV. Jaiotzen Lehiaketako sariak banatu ditu Danok Kidek

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 31

Guztira 32 Jaiotza aurkeztu dira Danok Kidek antolatu duen aurtengo lehiaketan. Orotara, 90 parte-hartzaile inguru izan dira, eta saridunen jaiotzak Muebles Azpeitian izango dira ikusgai, urtarrilaren 7ra arte.

Gaur eguerdian egin dute XXIV. Jaiotzen Lehiaketako sari banaketa Danok Kideren egoitzan. Ekitaldi hasieran, Ixabel Zuaznabar eta Pako Hitak hartu dute hitza; pozik eta eskerturik agertu dira parte-hartzaile guztiekin. Horiekin batera, lehen sari gisa eman dituzten egurrezko oroigarriak egin dituzten Joxe Mari Telleria eta Javier Peña Lasarte-Oriatarrei ere eskerrak eman nahi izan dizkiete. Epaimahai lanetan, Pilar Domingo eta Eva Lizarraga aritu dira, iragan urtean bezala.

Danok Kideren egoitza jendez, parte-hartzailez beteta, sari banaketari ekin diote jarraian eta kategoriatan banatuta eman dituzte saridunen izen-abizenak. Jose Luis Navarroren eskutik jaso dituzte sariak.

Saridunak:

A Kategorian:

1.- Garazi Monzón eta Alazne Monzón

2.- Jan Carlos Lucas eta Aray Carlos Lucas

B Kategorian:

1.- Adrian Serrano

2.- Santa Teresa Ikastetxeko ASPACE gela

C Kategorian:

1.- Jose Manuel Monjeren ikasleak

2.- Jose Manuel Monjeren ikasleak

D Kategorian:

1.- Emilio Cruz

2.- Ana Sanchez 

Horiei guztiei saria emateaz gain, parte-hartzaile denei eman diete oroigarria. Aurtengo lehiaketara aurkeztutako lanak, urtarrilaren 7ra arte izango dira ikusgai Muebles Azpeitia altzairu dendan. Egun horretan pasa beharko dute jabeek egindako Belengo estalpeak jasotzera.