Goizeko 9:00etatik Maialen Chourraut Udal Kiroldegia bizi-bizi dago. Gaur Ostadar SKTko saskibaloi sailak antolatuta, 3x3 txapelketa jokatzen ari da.
Lasarte-Oriako eta inguruko herrietako gazte, zein heldua taldeak hurbildu dira txapelketan parte hartzera. 3x3 partidak eta finalak, kirol egokituko partidak, hiruko jaurtiketen lehiaketa, kanpo erdiko jaurtiketak... denetarik dago txapelketa honetan.
Goizean, giro ederra izan da ume eta gaztetxoen ligaxketako partidetan. Gaztetxoek ederki gozatu dute saskibaloian jokatzen eta guraso ugari hurbildu da kiroldegira hauek animatzera.
Gure argazki galerian gaur goizeko irudi batzuk.