San Silvestreko dortsal banaketa eta izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 30a

Bihar arratsaldean 16:00etatik aurrera, 2. San Silvestre lasterketa izango da Lasarte-Orian. Atzo eta gaur Manuel Lekuona kultur etxean dortsalak jaso ditzakete izena eman dutenek. Bihar Okendo plazan izango dira goizean 13:00ak arte.

Bihar arratsaldean 16:00etatik aurrera, 2. San Silvestre lasterketa izango da Lasarte-Orian.

Atzo eta gaur Manuel Lekuona kultur etxean dortsalak jaso ditzakete izena eman dutenek. Dortsalarekin batera, askok sariak ere eraman dituzte etxera. Gaur goizeko txanda amaitu berri da. Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara egongo dira antolatzaileak dortsalen banaketa egiten.

Bihar, berriz, Okendo plazan izango dira goizez bakarrik, 13:00ak arte.

Lasterketan izena eman ez dutenek ere aukera dute bertan inskripzioa egiteko, 7 euro balio du.