Arranbide kalea eta Kale Nagusia asfaltatuko dira aurki

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 29a

Lasarte-Oriako Udalak Arranbide kaleko eta Kale Nagusiko asfaltatze-lanak esleitu ditu.

Lasarte-Oriako Udalak Arranbide kaleko eta Kale Nagusiko asfaltatze-lanak ORSA enpresari esleitu dizkio.

Aurrekontua 33.646 euroko da eta honi esker, Arranbide 8 eta 16 zenbakien arteko kalea eta Kale Nagusiko 19 eta 21 zenbakietako tartea asfaltatuko da.