Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Lanbidek kaltetutakoen plataformako ordezkari Victoria Molinak hitzarmena sinatu dute. Elkarteak 3.000 euroko laguntza jasoko du bere jarduerak garatzeko.
Hitzarmena sinatu ondoren, plataforma honek doako aholkularitza eta laguntza juridikoaren alorrean egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu zuen alkateak.
Betebeharrak
Lanbidek kaltetutakoen plataformak kasuak modu indibidualizatuan aztertu eta langile sozialari detektatutako egoera, kaltetutako eskubidea eta garatu beharreko eginbide juridikoa adieraziko zaizkio. Gainera, dagokion alegazioen idatzia osatzen eta aurkezten lagunduko zaio, eta auzitara joz gero, doako justizia eskatuko dute.
Erra berean, plataformak laguntza sozialeko lanak egingo ditu Udalaren Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileekin: zerbitzuak bideratutako pertsonez astean behin arduratuko da, beharrezkoa den dokumentazioa biltzen lagundu egingo die, eta Lanbideko abokatuarekin duen lehenengo hitzordura lagunduko die, edo Lanbideko bulegoetara beharrezkoak diren gestioak egitera.