San Silvestre lasterketa herrikoiaren II. edizioa dela-eta, trafikoa moztua egongo da herrian abenduaren 31 arratsaldean, "15:50etik 17:00ak arte gutxi gorabehera, auzoaren arabera", antolatzaileek jakinarazi dutenez.
"Antolaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiten saiatuko gara, ahal diren eragozpen gutxienak sortuz. Zuen laguntza edukitzea espero dugu; eskerrik asko ulerkorrak izateagatik", gehitu dute.
Aurten hiru modalitate desberdinetan jokatuko da proba: lasterka, patinetan eta Ipar Martxa eginez. 16:00ak aldera hasiko dira lasterketak. Honezkero 500 parte-hartzaile baino gehiagok eman dute izena.