Beste sari bat jaso du Maialen Chourraut piraguistak. Kasu honetan, 2016ko kirolari gipuzkoar onenarena. Dagoeneko hiru dauzka: 2012koa, 2015ekoa eta aurtengoa. Iker Irribarria Aramako pilotariak baino bozka gehiago jaso zituen herritarrak. Saria Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkarteak ematen du; atzo egin zuten gala, Amara plaza hotelean.