Gaur eguerdian, Maialen Chourraut piraguista olinpikoak berak, bere bikote Xabi Etxanizek eta haien alaba Anek Jesus Zaballos alkatearen laguntzaz hemendik aurrera Kirol Zerbitzuari izena emango dion kartelari estalkia kendu diote.
Familia, lagunak, udal ordezkariak eta hainbat herritar bildu dira Udal kiroldegi kanpoan ekitaldia ikusi eta Maialenekin argazkiak ateratzeko.
Maialen Chourraut Kirol Zerbitzua
Lasarte-Oriako Udalbatzarrak iraileko ohiko bilkuran erabaki zuen ospatu zuen Udal Kirol Zerbitzuari Maialen Chourraut piraguistaren izena jartzea, "nazioarteko kirolaren munduan herriak duen enbaxadore nagusiari aitortza gisa". Besteak beste, aurtengo Rioko Joko Olinpikoetan urrezko domina irabazi du, piraguismoko ur bizietako K1 modalitatean.