Babyauto Zarautzen garaipen garrantzitsua Oviedon

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 11

Markagailuari buelta eman behar izan zioten (28-37) Babyauto Zarautz taldeko mutilek Real Oviedo Rugby-ren aurkako garaipena lortu ahal izateko. Xabi Prieto, Julen Aristorena, David Vega, Xabier Rekondo eta Ander Rekondo lasarteoriatarrek jokatu zuten.

Oviedo alderako bidaia goiz jarri zitzaien aldapan gora Babyauto Zarautzeko jokalariei. Bigarren minutuan lortu zuten etxekoek  lehen entsegua, partiduko lehen fasean nagusituz. Euskaldunek ez zuten amore eman eta irabaztea lortu zuten, 28-37. Garaipen honekin igoera fasea urrats bat gertuago dute Phillip Huxford eta Facundo Oriberen mutilek.

Bost lasarteoriatarrek jokatu zuten: Xabi Prietok, Julen Aristorenak, David Vegak eta Rekondo anaiek.

Hurrengo hitzordua igandean dute Zarauzko Astin, Kaleido Vigo taldearen aurka eguerdiko 12tan. 

14 urte azpiko Beltzak-eko mutilek, berriz, Michelinen jasoko dute Atletico San Sebastian larunbat honetan goizeko 10etan.