Buruntzaldea IKTko igerilariak Gipuzkoako eta Euskal selekzioetara

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urtarrilaren 12a

Albiste ona jaso dute aste honetan Buruntzaldea IKTko igerilariek. Paula Sevillano, Ainhoa Martin eta Leire Martin deituak izan dira Gipuzkoako taldearekin entrenatzera.

Gipuzkoako igeriketa selekzioak infantil mailako entrenamenduak egingo ditu larunbatean Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Bertan izango dira Buruntzaldea IKTko Paula Sevillano, Leire Martin eta Ainhoa Martin.

Bestalde, Leire Martin euskal selekzioak deitu du otsailaren 11ean eta 12an Castellón egingo duten autonomia arteko txapelketan lehiatzera. 200 bizkar, 400 estiloak eta 800 libreak frogetan hartuko du parte, nahiz eta 80 libreekin aldaketa egitea eskatu duten.