Eneko Eizagirre Espainiako Judo Kopan hirugarren

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 11a, 20:05

LOKEko judokak brontzezko domina lortu zuen kadete mailan.

Burgosen jokatutako Espainiako Judo A Kopan Eneko Eizagirre lasarteoriatarrak brontzezko domina lortu zuen pasa den asteburuan. 

Asteburu honetan Santi Mezzina, Xabier Morales, Lucas Morales eta Martin Sebastian infantilek hitzordua dute Dordognan egingo duten judo topaketan. Haritz Urdangarin eta Fermin Balda juniorrak, berriz, Tortosako Espainiako Kopan lehiatuko dira.

Herriko judokak lanpetuta egongo dira datozen astetan. Hilaren 21ean Hondarribian egingo den Espainiako Superkopan hartuko dute parte LOKEko kadeteek, eta 28 eta 29an Gipuzkoako txapelketa egingo da.