Danok Kide elkarteak ohiturari jarraikiz, jaiotza lehiaketa antolatu du. Adinaren arabera lau taldetan banatuko dira lanak. Talde bat 6 eta 9 urte bitartekoena izango da, bigarrena, 10 eta 13 urtekoena, 14 urtetik eta 17 urterakoena hirugarrena eta azkenik, 18 urtetik gorakoena.
Sariei dagokionez, lehenengo taldean lehenengoarentzat 60 euro eta bigarrenarentzat 40 euro emango dira, bigarrenean 70 euro eta 50 euro, hirugarren taldean 90 euro eta 60 euro eta azkenekoan, 120 euro eta 90 euro.
Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez, lehiaketara aurkeztu eta onartutako lan guztiek 10 euro jasoko dituzte.
Lanak aurkezteko baldintzak honakoak izango dira; 80x60zm-ko neurria izan beharko dute eta oinarri sendoa. Ez da onartuko aurreko urteetan aurkeztuta lanik.
Banaka zein taldeka hartu ahal izango da parte eta lana aurkezterakoan, gutun-azal itxi batean jasoko da izena, helbidea eta harremanetarako telefono bat. Kanpoko aldean adierazi beharko da zein adin taldetan lehiatzen den lana.
Jaiotzak abenduaren 19 eta 20an entregatu beharko dira Danok Kide elkartearen egoitzan, Blas de Lezo kaleko 11-13an, 17:00etatik 19:00etara. Jaiotzak ikusgai jarriko dira San Pedro elizan eta sarituak berriz, Muebles Azpeitian. Sari banaketa abenduaren 31n egingo da 12:00etan Danok Kiden.