Jesus Zaballos, Maite Iglesias eta Xabier Goitiak aurkeztu dute hilabete berrirako udalaren kultur eskaintza. Denetariko ekintzak izango diren arren, Eguberriek lekua hartuko dute.
Nagusiki musikak hartu du egitaraua baina bereziki aipatu nahi izan dute larunbatean Jalguneren jaialdia izango dela bertan18:30ean.
Lehenengo aldiz, igandean, Gipuzkoako etxe erregionalen federazioak antolatutako gabonen kanten errezitala izango da Manuel Lekuonan 12:00etan. Danok Kidek antolatuta, Brigitarren komentuan Francisco Escudero kontserbatoriko abesbatza eta gitarren emanaldia izango da abenduaren 16an 19:30ean. 18an berriz, leku berean Albokak 12:30ean Eguberrietako kantez osatutako kontzertua eskainiko du. Udal musika eskolako kideek ere emanaldi berezia prestatu dute 22rako 19:00etan. Azkenik, Gospel Soul taldeak abenduaren 30ean egingo duen kontzertua ‘oso gomendagarria’ dela aipatu dute agerraldian.
Bestalde, abenduaren 12 eta 16ra bitartean, merkataritzaren eta ostalaritzaren astea izango da Aterpeak antolatuta. Egunero taberna eta denda bateko ordezkariak elkartuko dira hitzaldi aretoan herritarrei hainbat gomendio emateko.
Abenduaren 21ean San Tomas azoka antolatuko da Okendo plazan 17:00etatik aurrera Ttakunen eskutik. 22tik 31ra Gabonetako Haur parkea zabalik izango da Michelinen eta abenduaren 24ean berriz, Olentzero eta Mari Dominigiren etorrera ospatuko da 17:30etik aurrera Okendon.
Kalera fest jaialdia egingo da abenduaren 17an haur jolas, musika eta bestelako ekintzekin eta egun berean Manuel Lekuonan, ‘Cielo Raso’ dantza konpainiaren ‘Tormenta’ ikuskizuna izango da.
Hilabeteko ohiko ipuin kontalari saioak egingo direla ere aipatu dute, Kontu Kantoi eta Pello Añorgarekin eta zinemari dagokionez, haur zein helduentzako filmak izango dira, tartean euskaraz eskainiko den ‘Ozzy’ haurren filma.
Guztiaz gain, abenduaren 23an, udaleko Euskara sailak sustatutako ‘Lasarte-Oriako euskalgintza 1966-2016’ bideoa ikusi ahal izango da Manuel Lekuonan iragarri dutenez.