Atzo arratsaldean EHBilduk antolatutako 'Azpiegitura handien interes ekonomikoak' hitzaldia izan zen.
Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretora hurbildu zirenek, 'Kazetari kanalla' proiektuari buruz jakin zuten Igor Meltxor idazlearen eskutik.
Proiektuaren filosofia, haien laguntzaileak, ohorezko kanaiak eta lantzen dituzten lanak azaldu zituen. Era honetara, ikerketa, eztabaida eta analisiaren bitartez, gure gizarteko arlo ezberdinetan dagoen ustelkeria eta interes ekonomiko ezkutuak azalaratzen saiatzen dira. Horretarako egunkari edo webgune ezberdinetan argitaratutako informazio eta irudiez, bai argazki, bai bideoez baliatzen dira.
Era berean, iaz Pepe Rei biblioteka sortu zuten Pepe Rei elkartearen babesarekin eta lau liburu argitaratu dituzte. Azkenak, Juanjo Basterraren "Cuatro lunas. El drama del AMIANTO en Euskal Herria" eta Igor Meltxor berak idatzitako "Gestión a la Vasca (II). El oasis vasco". Liburu hauen aurkezpena ere egin zuen idazleak. Arlo honetan, AHT edo Bidegi kasuez mintzo zen Igor Meltxor.
Ainhoa Intxaurrandieta ere hizlari lanak egin behar zituen, baina azken orduko hitzordu batengatik, ezin izan zen ekitaldira gerturatu.