Zazpi urtetik aurrera dituzten gaztetxoek ahalko dute izena eman. Txanda batean izena emateak 60 euro balio ditu; bietan, 100. Kiroldegiko bazkide ez direnek txanda bakoitzeko 15 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Antolatzaileek gogorarazten dute ezinbestekoa dela kanpusera gizarte segurantzako liburuxkaren fotokopia edo balio bera duen beste dokumenturen bat eramatea. Informazio gehiago nahi duenak Ritmica.campus@gmail.com helbidera idatzi edo 671 073 889 zein 650 032 909 telefonoetara deitu dezake.