Zentroa eta periferia aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 22a

'Harresi guztien gainetik, sarraila guztiek azpitik' jasotako hitzak entzuteko aukera izango da aurten ere Manuel Lekuona kultur etxean. Lasarte-Oriako, zein beste herrietako euskal presoen hitzak espetxeetatik atera eta emanaldi bihurtzen dira egun horretan.

Zazpigarren urtez, 'Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik' errezitaldia egingo da Lasarte-Orian. Hitzordua urtarrilaren 7an, 19:00etan izango da Manuel Lekuona kultur etxean.
Emanaldiaren oinarria espetxetik jasotako euskal presoen testuak izango dira dira. 

Urtero gai batean oinarritzen da emanaldia eta antolatzaileek aurreratu dutenez, aurtengo gaia zentroa eta periferia izango da, “edo zentroak eta periferiak“.

Izan ere, haiek azaldu modura, periferiak izan baitaitezke geografikoak, norbere aberritik bortxaz deserriratuak izan direnek osatzen dutena, Euskal Herrian bertan botere guneetatik at dabilen oro edo burujabetza ukatua duten nazio herri edota komunitateak; eta erdigunea estatu-nazioak.?

Testu hauek janzteko musikaz, antzerkiaz, bertsoez edo dantzaz gozatu ahalko dute ekitaldira hurbiltzen diren herritarrek. 

Manifestazioa

Bestalde, bart larriki gaixo dagoen Ibon Fernandez Iradi presoaren askatzea aldarri-katuz manifestazioa egin zen Lasarte-Oriako kaleetan barrena.

Hainbat izan ziren  Parisko Zigorren Aplikazio Ganberak lehengo ostegunean emandako epaia gaitzetsi eta presoaren egoera salatu zuten herritarrak.

Ibonek esklerosi anizkoitza du eta ganberak bere gaixotasuna eta espetxea bateragarri direla ebatzi zuen.

Pelloo Eskisabelen eskutitza

Honetaz gain, Pello Eskisabel euskal presoak eskutitza helarazi digu. Atxikia doa albiste honetan, behean dagoen Dokumentuak atalean.