Udalak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartearekin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 22a

Jesus Zaballos alkateak eta Sabin Urcelayk, Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko presidenteak, sinatu duten hitzarmenaren bidez, elkarteak 2.000 euro jasoko ditu.

Alkateak odol-emaile guztiei eskertu zien beren ekarpen solidarioa, "hain ondasun baliotsua den odola eskaintzen baitute".

Hitzarmen honen bidez, Odol-Emaileen Elkarteak herrian egiten duen lana babestu nahi da eta finantzatzen lagundu, herritarren artean odolaren donazioa sustatze aldera.

Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteak konpromiso hauek hartu ditu; Batetik, Lasarte-Oriako udalerrian odolaren donazioa sustatzea eta bestetik, herrian odola ateratzeko hamabi donazio-aldi programatzea eta gauzatzea.